martes, 3 de junio de 2008

35 KILO ESPERANTZA


Liburu hau asko gustatu zait, familia baten goraberei buruz doalako. Familia orretan seme bat daukate Gregoire izenekoa eta ez zaio eskola batere gustatzen, etxera iristean ama eta aita haserretu egiten zaizkio ez baitira oso ondo konpontzen. Gregoirek aitonaren laguntza bakarrik dauka, aitonak asko laguntzen dio baina aitona egun batean gaixotu egiten da eta Gregoire eskolan saiatzen hasten da.Liburu hau oso erraz irakurtzen da eta edozeini gomendatzen diot istorio polit eta ulerterraza baita.

jueves, 29 de mayo de 2008

Gizon izandako mutila


Asko gustatu zait liburu hau. Bandolero batzuen bizitza kontatzen du, hilketak, lapurretak... misterio kutsu polit batekin nahasiz. Gainera misterioaz gain beste gai batzuk ere sartzen ditu, hala nola, laguntasuna,amodioa... eta nahiz eta hasieran izen eta izengoiti ugarirekin nahasteko aukera handia izan, berehala hartzen zaio istorioari haria. Nik, liburu hau, adin guztietako jendeari gomendatuko nioke, bereziki misteriozko eta akziozko liburuak gustuko dituen bati. Animatu eta irakurri liburu polit hau!

viernes, 25 de abril de 2008

Pellot eta enperadorearen bahiketa


Niri liburu hau nahiko polita iruditu zait, horrelako istorioak asko gustatzen baitzaizkit. Kontakizuneko zatirik politenak –nire ustez- Pelloten eta bere kideen borrokak dira. Pelloti, Hendaiako azeria deitzen zioten berak zituen ontziak baino handiagoak ziren ontzien kontra irabazteko zituen estrategiengatik eta ideia zikinengatik. Aldiz, kontakizuneko zatirik itsusienak edo aspergarrienak pertsonaien oroitzapenak agertzen direnekoak dira. Hala ere, liburua azkar irakurtzen da ez baita oso luzea eta garai haietako istorioak jakiteko gogoa sartzen zaizu.

Itsaslabarreko etxea


Itsas labarreko etxea

Miren Agur Meabe

(Aizkorrri, 2001)

Oso liburu polita iruditu zait. Hasieran irakurtzen astean liburu aspergarri horietakoa izango zela uste nuen baina ez da horrela izan, irakurri ala politagoa dela konturatu naiz eta oso gustura irakurri dut.Irakurtzeko oso liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Istorioko protagonista Joana izeneko neskatila da, egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu hunkigarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso polita eta atsegina da istorioa. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei.

viernes, 14 de marzo de 2008


Ni nabil biraka
Handik eta hemendik
Non zara ezkutatu?
Bihotz kozkortxoa
Non zara ezkutatu?
Dama hermosua
Lar tartean dabilen arrosa ezkutua
Non zara ezkutatu?
Larros sutsua

Begi ilunen distira
Distira ilun eta bortitza
Bortitza eta polita
Maite zaitut pepita

viernes, 8 de febrero de 2008


Ilargiaren gainean zaude eserita
Ilargiaren gainean haize epela botaka
Ilargiaren gainean dagoen distira
Zu zara nire amets edo desira