viernes, 25 de abril de 2008

Pellot eta enperadorearen bahiketa


Niri liburu hau nahiko polita iruditu zait, horrelako istorioak asko gustatzen baitzaizkit. Kontakizuneko zatirik politenak –nire ustez- Pelloten eta bere kideen borrokak dira. Pelloti, Hendaiako azeria deitzen zioten berak zituen ontziak baino handiagoak ziren ontzien kontra irabazteko zituen estrategiengatik eta ideia zikinengatik. Aldiz, kontakizuneko zatirik itsusienak edo aspergarrienak pertsonaien oroitzapenak agertzen direnekoak dira. Hala ere, liburua azkar irakurtzen da ez baita oso luzea eta garai haietako istorioak jakiteko gogoa sartzen zaizu.

Itsaslabarreko etxea


Itsas labarreko etxea

Miren Agur Meabe

(Aizkorrri, 2001)

Oso liburu polita iruditu zait. Hasieran irakurtzen astean liburu aspergarri horietakoa izango zela uste nuen baina ez da horrela izan, irakurri ala politagoa dela konturatu naiz eta oso gustura irakurri dut.Irakurtzeko oso liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Istorioko protagonista Joana izeneko neskatila da, egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu hunkigarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso polita eta atsegina da istorioa. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei.